XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Lagundu gaztelura hurreratzen eta etorri lez itzuliko zara etxera, oso-osorik, kalterik jasan barik - esan neutsan, Elbarrena inogaz aurkitu barik zeharkatzeko baliotsu izango jakulakoan.

- Zu, beste kontu bat, badozu barririk Larrazako mutilak Zegama aldean eginaz? -egin neutsan Diegok begietan idatzita eban itauna.

- Zeozer zabaldu da, bai. Neska bat ekarri ei dau etxera.

- Dana dala, Ergoena aldean dabil... -pentsakor geratu zan.

- Bai, bai, halantxe da... Baten bati entzun deutsat beragaz eroan dauala neska gazte bat.

- Apetatsua da mutila, baita mesfidatia ere, oso.

- Ez dakit ezer onik ekarriko ete deutsan bere etxeari.

-Esandakoa -heldu neutsan aurrekoari, denporea galdu barik eguna urratu aurretik abiatzeko.

- lagundu gaztelura ezkutuan heltzen eta libre geratuko zara.

- Hori bai, gero ahoa itxita euki badaezpada, bestelan...

- Ez kezkatu, eroango zaituet mendian eta ez dot txintik ere esango